Beste aldetik

Beste aldetik

Lo tengo

Beste aldetik

Grapa 42 pp

5,051 opiniones

Información adicional

Euskera (España) · 

Sobre esta edición

24x17 cm Hemengo eta hango trans emakumeen bizipenak komikian

Argumento

Gehitu eta Mugen Gainetik GKEen lankidetzari esker sortutakoa da komiki da, hau da, LGTBI+ pertsonen benetako berdintasuna, garapenerako lankidetza, gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta beste zenbait alderdi lantzen dituzten bi GKEen lankidetzari esker. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu baten barruan dago. Proiektu horren helburua trans emakumeek Erdialdeko Amerikan zein estatu espainolean bizi dituzten eguneroko egoerei agerikotasuna ematea da. Horretarako emakumezko 8 egile gonbidatu ditugu bizi-historia bat –propioa edo testigantza baten bidez kontatutakoa– irudiztatu dezaten, Erdialdeko Amerikako zenbait herrialdetan –hala nola Hondurasen, Nikaraguan, Guatemalan eta Salvadorren, baita gure hurbileneko ingurunean ere– trans emakume bat izatearen egunerokotasuna zer den jakiten laguntzeko.

Honako hauek dira parte hartuko duten egileak: Teresa Castro ilustratzaile donostiarra; Fergie Barahonaren (Hondurasko trans emakumea) historia irudiztatzen du, Sydney Hilton Nikaraguako trans ilustratzailea; bere historia propioa irudiztatzen du; Maria José Manzano ilustratzaile salvadortarra, Amalia Leivaren (El Salvadorreko trans emakume) istorioa ilustratzen duena; Susanna Martín Bilbon finkatutako ilustratzaile katalana; Estuarta Recinosen (Guatemalako trans emakumea) historia irudiztatzen du; Catalina Parra, bere historia propioa irudiztatzen duen LG(TB) ilustratzailea; Elsa Ruiz, bere historia propioa irudiztatzen duen komiko, ilustratzaile eta Youtuber madrildarra; Sara Soler Bartzelonan finkatutako ilustratzaile aragoiarra; bere historia propioa irudiztatzen du bere bikotekidearen trantsizioan zehar; eta Xulia Vicente Valentzian finkatutako ilustratzaile galiziarra; Aitzole Aranetaren (trans emakume donostiarra) historia irudiztatzen du. Erabateko sorkuntza-askatasuna izan dute bolumen honetan bildutako bizi-historiak kontatzeko.

Dibertsitate afektibo-sexualarekiko eta genero-identitatearekiko errespetua sustatzea da komiki honen helburu nagusia. Trans emakumeen bizi-historiak ikuspegi feminista eta positibo batekin biltzen dituen komiki honen bidez ezjakintasunaren ondorioz finkatutako estereotipoak eraitsi nahi ditugu, gizartearen gehiengoak emakume horiekiko pertzepzio negatiboa eta mespretxuzkoa izatea eragiten duten estereotipoak, hain zuzen ere. Erdialdeko Amerikan zein Espainian trans emakumeek aurre egin beharreko eguneroko egoerak ezagutzera eman nahi ditugu, eta oraindik ere gure gizartean indarrean dauden ezjakintasun eta beldurrak horren bidez gainditu.

Ver más

Autores

Fecha de publicación

Isbn / Código de barras

  • 978-8-409-33794-1

Lo que opinan los lectores

5,0

5 1

ha valorado521/01/2023

El contenido de esta página se encuentra bajo licencia Creative Commons 4.0 Compartir igual, salvo las imágenes de cómics que son propiedad de sus respectivos autores y editores. Renunciamos al derecho de atribución. Más info.