Euskal Herriko historia nafarra

Euskal Herriko historia nafarra

Lo tengo

Euskal Herriko historia nafarra

Rústica 104 pp

0,000 opiniones

Información adicional

Euskera (España) · 

Sobre esta edición

Edición en Euskera

Argumento

Herrialde konkistatuen berezitasun txundigarri bat desagertzeko duten gaitasuna da; Euskal Herria ez da existitzen, diosku mantra espainolak behin eta berriz. Ez zen inoiz izan. Mendetan zehar artxiboetako dokumentuak, jabetza tituluak eta parrokietako erregistroak erre zituzten. Errealitatearen eta egindako krimenen arrastorik gera ez zedin. Dorreak eraitsi zituzten, gazteluak suntsitu, eta berezko defentsak zeuden lekuan gotorleku arrotzak eraiki. Ez da ezer geratu. Gauzak horrela, gure iragana irudikatu nahi dugunean irudiak falta zaizkigu.

Fenomeno hau ez da berria: indigenak, herri minorizatuak, emakumeak… ikusezinak bihurtzen ditu historia ofizialak. Gizonek egiten dute historia. Ez emakumeek. Menperatuak baztertzeko eta marjinatzeko boterearen estrategia bat da. Erreferente historikoak desagertzen direnean kontzientzia ahultzen da; ez dago presentziarik, harro sentitzeko ikur edo narraziorik.

Zelai edo eraikinen batean aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, berehala gaian aditua den norbaitek bisigodoen aztarnak, erromatarrak, musulmanak edo Martekoak direla esango du. Dena da zilegi, baskoiak direla izan ezik. Horiek ez baitziren existitu.

Bataila gogoangarriak kontatzen zaizkigunean ere (Orreagakoa, Hondarribikoa, Belatekoa, Noaingo porrota…) nafarrak desagertzen dira; arabiarrak edo frantsesak ziren. Lurralde honetan ez zen inoiz nafarrik egon, edo agian ikusezinak ziren.

Sabino Aranak “Euskadi euskaldunon aberria da” esan zuenean, Nafarroa, mendetan zehar gure lurraldea eta erresuma izan zena, desagerrarazi zuen. Baina Frantzisko Xabier Nafarroan jaio zen (ez Espainian, ez Frantzian); eta Cesar Borja famatua Nafarroan hil zuten (ez Espainian).

Historia honi irudiak jartzeko Tasio marrazkilaria pertsona aproposena dela esan du Angel Rekaldek. Bere hitzetan, Tasio oso komunikatzaile trebea da, eta bere estilo argi, sintetikoa eta ironikoak mezu garbia helarazten du. Humore puntu horrek gure iragana naturaltasunez behatzen laguntzen digu, beti ere marrazkilari nafarrak erabili duen errespetu eta maitasunarekin.

“Liburu hau gure historiarekiko jakin-nahia pizten lagunduko duten 99 pilulez osatua dago”, esan du Tasiok. Komikia 18 eurotan dago salgai Nabarralden.

Ver más

Autores

Fecha de publicación

Isbn / Código de barras

  • 978-8-461-54732-6

Lo que opinan los lectores

No hay opiniones

El contenido de esta página se encuentra bajo licencia Creative Commons 4.0 Compartir igual, salvo las imágenes de cómics que son propiedad de sus respectivos autores y editores. Renunciamos al derecho de atribución. Más info.