Argumento
Soldatapeko bi hiltzaile enkargu bat burutzear dira AEBetako New Orleans sargori eta umelean. Metamorfosi batek, baina, ezusteko gertaeren kateaketa bat ekarriko du.
Giza Otsoa bezalako mito klasikoak literatura beltzarekin edo Quentin Tarantinoren zinemarekin elkartzen diren bidegurutzean kokatzen da Zebra Efektua. Baina hori baino askoz gehiago ere bada: esklabotzarekin lotutako hari korapilatsu bezain sotilak -gaurdaino iristen direnak- agerian uzten dituen istorio biribila.
Jar zitez protagonisten larruan: Nola jokatuko zenuke zuk ustekabean zeure azalaren kolorea aldatu balitz?