Argumento
Alice, fama handiko idol bat, baso ezezagun batean aurkitu du bere burua.
Nora joan jakin gabe, basapizti baten besoa duen neska txano gorridun batekin egin du topo: “Txanogorritxo”. Antza denez, antzinako ipuinetako protagonistek elkar hiltzen duten baso debekatu bat da.
Irudi ezin ikusgarriagoen bidez edertasuna eta ankerkeria elkarrekin lotzen dituen ipuin hau hastera doa.