¿Ya tienes una cuenta?Inicia sesión
Maríak 20 urte ditu
Cartoné 64 pp
Información adicional
Euskera (España) · Astiberri
Sobre esta edición
17x24 cm Tres colores PVP 12€
Argumento
Badira zazpi urte eta erdi María eta biok argitaratu zela –Maríak 20 urte ditu jada–, eta Miguel Gallardo berriro datorkigu alabaren begiratua eta hark munduarekiko duen harremana kontatzera. María, artean ere, Kanarietan bizi da, eta aita Bartzelonan, handik hiru ordura hegazkinez. Jada ez dira resort batera joaten oporretan, “giriez nekatu baikara” azaltzen du Miguel### Gallardok irribarrez. “Orain, uda partean, Bartzelonara eta eta Costa Bravara joaten gara”.
Elkarrekin pasatzen duten udako hilabete eta erdi horretako egunkaria da hau, egiten dituzten eta gertatzen zaizkien gauzena. “Orain ere sarri egiten dugu barre, eta zerrendak, eta Mariak jartzen duen musika entzuten dugu. Maríak Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) du, baita lehengo irribarre itsaskor bera, eta lehengo umore berezi hori. Zortzi urte pasatu dira María eta biok idatzi eta marraztu nuenetik, eta harrezkero María asko hazi da, gauza batzuk aldatu dira eta beste batzuek bere horretan jarraitzen dute; halako gauzez eta etorkizunaz mintzo da liburu hau” adierazi du Miguel Gallardok.
Argitaratu zen unetik beretik, arrakasta handia lortu du María eta biok lanak. Gaztelaniazko edizioan 20.000 ale baino gehiago saldu dira eta beste 9 hizkuntzatan argitaratu da (errusiera, frantsesa, italiera, alemana, portugesa, poloniera, katalana, galegoa eta euskara), Catalunyako Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen eta zinemarako bertsioa ere egin da, Félix Fernández de Castrok zuzendurik. Liburu horren eraginez, munduko hainbat tokitan eman izan ditu Miguel Gallardok hitzaldiak autismoari buruz, eta orain, Maríak 20 urte ditu honekin, neskaren begiratua nola aldatu den erakustera datorkigu.
Ver más
Fecha de publicación
Junio 2015
Isbn / Código de barras
Este cómic está en estas listas
Lo que opinan los lectores
No hay opiniones
El contenido de esta página se encuentra bajo licencia Creative Commons 4.0 Compartir igual, salvo las imágenes de cómics que son propiedad de sus respectivos autores y editores. Renunciamos al derecho de atribución. Más info.
